Trakamatraka

Astelehena, 24 Ekaina 2019 18:00

 

Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplejua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak… Hori guztia Trakamatrakan dago: musika aniztasuna, sormena eta irudimena, birziklatzea eta ingurumenarekiko errespetua bateratzen dituen proiektua.

Ikuskizunak bi parte ditu, Jon Urrutiaren eskutik:

  • Kontzertu didaktikoa kale-antzerkia eta musika-tresnak erabiliz. Modu horretan modu partehartzaile, dibertigarri eta dinamikoan musika eta birziklapenaren garrantzia erakusten zaie.
  • Familientzako tailerra. Material birziklatuaz edo etxean aurki dezakegun edozein objekturekin musika tresnen funtzionamenduan barneratuko gara eta beharrezko gailuen erabilpen egokia ikasiko dugu.

 

Ekainak 24, astelehena | 18:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea