WGSNren aurkezpena SS20 & AW20/21 joerei buruz

Azteazkena, 12 Ekaina 2019 20:30


WGSNren hitzaldia, munduko liderra moda-joeren iragarpenean, Kutxa Kultur Moda eta Donostia Sustapena-ko Modaren Klusterraren eskutik.

Horretarako bertan izango da Isabel Mesa, WGSNek Espainia eta Portugalerako duen Country Managerra, 2020 Udaberri/Udara eta 2020-2021 Udazken/Neguko denboraldiak birpasatuko dituena.

Modako enpresa baten jarduera egokia garatzeko eta erosketa eta salmentaren arteko oreka lortzeko gakoak aurkeztuko ditu. Halaber, emakumezko modaren iragarpenaz, kolore eta konbinazioez hitz egingo du, eta oinetako eta poltsetako funtsezko piezak aurreratuko dizkigu.

 

Ekainak 12, asteazkena | 20:30
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera). Donostia / San Sebastián
Hizlaria: Isabel Mesa

Sarrera gonbidapenarekinGonbidapenak persona batentzat balio du
Eskatu zure gonbidapena hurrengo helbide elektronikoan:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. (izena, abizenak, enpresaren izena, helbide elktronikoa eta telefonoa aipatu beharko dituzu)

WGSN

1998an Londresko mendebaldean sortua, WGSNek 14 herrialde baino gehiagotako profesionalak ditu. Mundu-mailako bere adituek epe labur eta luzerako joeren, kontsumitzaileen produktu eta ohituren jarraipena egiten dute 14 moda-kategoriaren bidez.
Munduko denda, marka eta fabrikatzailerik garrantzitsuenei laguntzen diete konfiantzaz lidergoa zertzen. Iragarpen argigarriak egiten dituzte, tokian tokiko iturriak eta ikuspegi globalak erabiliz.

Kutxateka StreetStyle