Agifesen VIII. Argazki lehiaketa

16 Maiatza 2019 00:00 – 19 Uztaila 2019 00:00


Zaila egiten zaigu, askotan, buruko osasun arazo bat dugunean, ahaideei eta adiskideei nola sentitzen garen azaltzea. Depresioaren kasuan, nahasmendu hau tristurarekin edota gogo faltarekin lotzen dute askok, baina arazoa hori baino askoz konplexuagoa eta sakonagoa da.

Hori dela eta, Agifesek VIII. Argazki Lehiaketa jarri du abian, nahasmendua pairatzen dutenen sufrimendu psikikoa azaleratzeko eta adierazteko eta, aldi berean, imajinario kolektiboa zabaltzeko helburuarekin.

Depresioa nola antzematen duzun ikustea gustatuko litzaiguke. Argazki baten bitartez adieraztera animatuko al zara?

 

Epea bukatuko da uztailaren 19an
Antolatzailea: Agifes, Buru Osasun Arazoa duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea
Agifes-ek Gipuzkoa Kutxa Solidarioa sareanparte hartzen du

Informazioa eta oinarriak HEMEN