Udalekuak eta ludoteka Kutxa Ekogunean

24 Ekaina 2019 09:30 – 06 Iraila 2019 13:30


Natura bizitzeko eginak gaude!

Aurtengo udaleku eta ludotekan gure sustraietara bueltatuko gara, natura bizitzeko eginak gaudenez, naturan barneratuko gara eta gure zentzumenak aktibatu!

3-6 urte bitarteko txikienei Ludoteka sentsoriala prestatu dizuegu aurten, Ekogunea bost zentzumenekin goza dezazuen. Errekan ura arakatu, naturaren usaina aditu, zorroztu belarriak eta entzun gure txerrien kurrinkak, dastatu gure baratzak eta ikusiko duzue zein ondo pasako dugun elkarrekin!

Eta 7-10 urtekoentzako Udalekuetan aurten Naturabentura! Jolas kooperatiboak, eskulanak, irteerak Ekoguneko gune ezberdinetara, abeletxeko animaliak ezagutu, baratzezain bihurtu… elkarrekin biziko al ditugu abentura hauek? Gainera, ingurumen kontzientzia landuko dugu egiten ditugun jarduera guztietan, gure gaztetxoak naturaren zaindari bihur daitezen!

 

Adina: 3-10 urte

Datak: ekainaren 24tik irailaren 6ra, 4 eta 5 eguneko asteak

Ordutegia: 9:30-13:30
Zerbitzu gehigarriak: Zaintza: 8:30-9:30 | bazkaria: 13:30-15:00

Lekua
: Kutxa Ekogunea

Kontsultatu prezioak eta izena eman HEMEN

 

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 552 020  ¦ www.ekogunea.eus


KutxaEkogunea Udalekuak