Mari Matraka `Hitzak´ | Artea zuzenean

03 Maiatza 2019 12:00 – 31 Maiatza 2019 19:00


Edurne Kortabarriak (Aramaio, 1993) Mari Matraka Hitzak. proiektua erakusten du zuzenean.

 

Maiatzaren 3tik 31ra

Ordutegia
Asteazkenak eta ostiraletan: 12:00-14:00 | 17:00-19:00
Larunbatetan: 10:30-13:30

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea
Harremana:  Edurne Kortabarria  T-682 16 25 16 
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. @mari_matraka | marimatraka.com

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

Mari Matraka Hitzak

Zein politak diren hitzak irakurtzen ditudanean.
Zein politak diren hitzak kantatzen dizkidatenean.
Zein politak diren hitzak maitatu zein gorrotatzen ditudanean.
Eta zein politak diren hitzak eskuekin sortu eta eraikitzen ditudanean.

Emakumearen edertasuna gorputz idealizatuekin eta portaera otzanekin lotua izan da gaurdaino. Beti lirain, beti irribarretsu, beti akatsik gabea.

Trazu finez baina indar handiz, Edurne Kortabarriak errealitate honekiko ikuskera kritikoa plazaratu eta estereotipo hauek apurtzeko asmoz sortu du Mari Matraka proiektua. Esperientzia propioetan zein aniztasunean eta askatasunean oinarritutako ilustrazioen bitartez, emakumeen benetako izaera erakustaraztea du helburutzat.

Mari Matrakaren mezuak ahalik eta irismenik handiena izan dezan, lanok lamina, arropa eta osagarrietan era aurki daitezke.


ArteVivo MariMatraka