Presta zaitez casting-erako Zuriñe Hidalgo & Karlos Nguema-rekin

Larunbata, 25 Maiatza 2019 18:00


Zuriñe Hidalgo, Hesian taldeko abeslaria eta ETBko Bagoaz! eta Dantzan Go telebista-saioen aurkezlea, eta Karlos Nguema, Goazen! eta Bagoaz!-eko abeslari, antzezle eta koreografoa elkartuko dira agertokietan eta hedabideetan duten esperientzia zabala partekatzeko.

Kutxa Kultur #izanezberdin, Kutxako gazteentzako programak (12 urte aurrerakoentzat) arratsalde bat Zuriñe eta Karlosekin igarotzera gonbidatzen zaitu; beraiek eszenatokietan eta lider diren programetan duten esperientzia artistikoa kontatuko dizuete, eta aholkuak eta “trikimailuak” ere emango dizkizuete, zeuen eszenaratzea (dantzan, musikan edo antzerkian) hobetzeko partekatu eta gauzatu ahal izan ditzazuen. Artistikoki hazteko eta aurkezten zareten castingetarako teknikak hobetzeko aukera ona!

Talenturik gazteena ikusgai bihurtzeko #izanezberdin-etik antolatuko den ekimenari emango diote hasiera Zuriñek eta Karlosek; musika, dantza, antzerkia… non ikusten duzu zeure burua?

 

Maiatzak 25, larunbata | 18:00tik aurrera
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)
Sarrera librea aforoa bete arte

KarlosNguema ZHidalgo