Dark Matter | Alicia Martín

25 Apirila 2019 09:00 – 23 Ekaina 2019 21:00


Alicia Martín López artista bisualaren erakusketa.

"Dark Matter pintura-proiektu bat da, eraldatze-ideiaren inguruan kontakizun bat sortzea proposatzen duena, forma organikoaren dinamismoa arakatuz zenbait teknikaren (collage, marrazki, pintura eta abarren) bidez. Konposizio hibridoak etengabeko aldaketan, anatomikoaren eta botanikoaren artean, aldaketa-gune bat planteatzen duena bertan errealitateak konektatzeko materialtasun ezberdinen bidez, elkartu eta oihartzun egiten dutelarik gauzen denbora-ordena berria formulatuz.

Unibertsoaren metafora eutsi gisa, formak aldagarri ageri dira, lekura eta momentura egokituak, galera-, istripu- eta aldaketa-prozesuetan eboluzionatuz, egitura ukigarrien eta irudizkoen, goxo eta arrotzen artean orbitatuz, itxuragabetu egiten direlarik esanahi berriak sortzeko."

 

Apirilaren 25etik ekainaren 23ra
Lekua: Kutxa kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 9:00-21:00 | ostiraletan:9:00-22:00 | larunbatetan: 10-22:00 | igande eta jaiegunetan: 10:00-21:00

Inaugurazioa eta artistarekin bisita gidatua: apirilaren 25ean, osteguna, 19:30

Katapulta plataformak antolatutako erakusketa Kutxa Kulturren kolaborazioarekin


Alicia Martín López

Artista bisuala, Filologia Ingelesean lizentziatua Salamancako Unibertsitatean, eta Diseinuan eta Komunikazioan (ohoreekin) Madrilgo Nebrija Unibertsitatean. 2011n arte-ikasketak sakondu zituen MFA batekin New Yorkeko School of Visual Arts-en Fulbright bekari esker, eta pintura digital eta ohikoan espezializatu zen. AEBetan hiru urteko egonaldia egin ondoren, zenbait sari eta beka jaso zituen: Academic Achievement Scholarship edo SVA master-amaierako aipamena. Bere obra zenbait hiritan izan da ikusgai, adibidez, New York, New Jersey, San Francisco, Madril eta Donostian.


ExpoPlaza DarkMatter AliciaMartin

ExpoPlaza DarkMatter vinilo