Donostia ezagutu | 3-12 urte

24 Ekaina 2019 09:30 – 30 Uztaila 2019 13:30


Kutxa Kultur-ek Donostian antolatzen duen udako programa, parte-hartzaileek hobeto ezagutu dezaten beren ingurunea, jolasa eta dibertimendua ikaskuntzarekin uztartzen dituen askotariko eskaintza zaindu baten bidez.

Eskainitako jarduerek hiria eta beronen historia aztertzen lagunduko dute, betiere begirunetik eta lagunartekotasunetik. Uda garai hobezina da balio hauek indartzeko, eta kuadrillan egingo dugu: “Kuadrillan, zein ongi!” da, hain zuzen, Kutxa Kultur-en udako programen goiburua.

Beti dibertimendu, kultura-aniztasun eta berdintasunetik lan egingo dugu Gipuzkoa Kutxa Solidarioarekin eta parte-hartzaileak sentsibilizatuko ditugu gure ingurune naturala errespeta dezaten Kutxa Ekogunean, eta esploratu eta ikertzen ikas dezaten Eureka! Zientzia Museoan. Benetako turistak izango bagina bezala, artea eta argazkigintza ezagutuko ditugu kalean Kubo-kutxarekin. Gure herria edo hiria sentituko dugu bere merkatuak bisitatuz eta gastronomia-kultura landuz ohitura osasungarriekin gure #izanGood zigiluari esker. Blues eta jazz soinuekin dantza egingo dugu Gipuzkoako zenbait festibal edo jaialditan.

Programa hauek jarduera artistikoekin eta jolas kooperatibo eta inklusiboekin osatuko dira Kutxa Kultur-ek Tabakaleran dituen erabilera anitzeko geletan.

  

ADINA
3-12 urte
Taldeak adinaren arabera egiten dira: haur txikiak (3-4 urte), ertainak (5-7) eta handiak (8-12) eta programa adin-talde bakoitzera egokitzen da.
HIZKUNTZA: euskara  / bilingüe
DATAK eta ORDUTEGIA
Hileko programa: Uztailaren 1etik 30era
Hamabost eguneko programa: Uztailaren 1. hamabostaldia (1etik 12ra) | uztailaren 2. hamabostaldia (15etik 30era)
Aste osoko programa (Kutxa Kultur-en soilik): ekainaren 24tik 28ra | Irailaren 2tik 6ra 
De lunes a viernes (excepto festivos)

Ordutegia Kutxa Kultur eta Erdialdea: 9:30-13:30; Haurtzaindegi-zerbitzua (9:00 – 9:30 eta 13.30 – 14.00)
Ordutegia Antiguo, Amara, Loiolako Erriberak eta Gros: 9:00-14:00
TOPAGUNEAK
Hileko eta hamabosteko programan:
     >> Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)
     >> Erdialdea (Gipuzkoa plaza)
     >> Antiguo (San Sebastián Martiriaren eliza)
     >> Amara (Sahatsaren plaza)
     >> Loiolako Erriberak (Barcelona hiribidea, 23)
     >> Gros (Txofre plaza)
Aste osoko programan:
      
>> Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)
 PREZIOAK: Kontsultatu kutxakultur.eus webgunean
IZEN-EMATEAK: Maiatzaren 6tik ekainaren 1era
Informazio gehiago eta izen-emateak HEMEN

Donostia ezagutu (36)
Donostia ezagutu (36)