Jolas librea: zergatik eta nola

16 Otsaila 2019 11:00 – 12:30

 

Ez dugu beti jakiten nola jokatu eta bultzatu gure haurrak jolas librean aritzeko, eta agian ez gara jabetzen jolas librea zein garrantzitsua den gure seme-alaben garapenerako.

Tailer honetan haurren jolas librea nola sustatu eta jolasean ari direnean gurasook nola jokatu dezakegun hausnartu eta ikertuko dugu.

Haurtzaroaren aitortza egitetik abiatuko gara eta jolas librearen onurak eta moduak ezagutuaz, baloreetan hezteko duten eraginkortasunaz jabetuko gara. Behaketa eta ikerketa ariketa kolektiboa egingo dugu Ekoguneko Haur Parkean eta gure haurrekin jolas librea praktikan jartzeko baliabideak eta pistak identifikatzen saiatuko gara.

 

Otsailak 16, larunbata // 11:00-12:30
Norentzat: helduentzat
Lekua: Haur Parkea. Kutxa Ekogunea
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: 5 €
Informazioa eta izen emateak: www.ekogunea.eus

Kutxa Ekogunea

Rekalde - Hernani errepidea, z/g (GI-2132, 2. Km-a). 20009 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 55 20 20  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.   ¦   www.ekogunea.eus

EkoguneaHaurParkea