Espagueti

Larunbata, 15 Ekaina 2019 20:00


Espagueti taldearen emanaldia. Taldea Kutxa Kultur Musikako 2018/19ko egonaldietarako hautatua izan da.

 

Ekainak 15, larunbata | 20:00
Lekua: Zabaltza. Tabakalera (4. solairua). Donostia / San Sebastián
Doako sarrera aforoa bete arte

Espagueti

Pop freskoa. Letra dibertigarriak. Ohar autobiografikoak nobela merkearekin nahastuta. “Parapapapak” eta melodia itsasgarriak. Energia handiko lehergailua.

2015etik 2017ra hiru EP grabatu zituzten. Gaur egun laugarren grabazioa prestatzen ari dira. Laster ikusiko dute argia gai berriek. Espagueti egoera puruan. Al dente: dibertigarria, zuzena eta freskagarria.


Espagueti