Bide luzea berdintasunerako: Euskadiko emakumeak XX. mendean

09 Urtarrila 2019 09:00 – 17 Otsaila 2019 21:00


Mario Onaindia Fundazioak antolatutako erakusketa ibiltaria.

Hogeiren bat paneletan jarritako dozenaka irudik, pertsonaiari buruzko esaldi edo paragrafo batekin, joan zen mendeko euskal emakumeen historia erakusten dute Kutxa Kultur-en. Irudiak erakunde publiko, pribatu eta bilduma partikularretakoak dira, Kutxako argazki-artxiboa (Kutxateka) barne.

 

Urtarrilaren 9tik otsailaren 17ra
Lekua: Kutxa kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Sarrera librea

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 9:00-21:00 | ostiraletan:9:00-22:00 | larunbatetan: 10-22:00 | igande eta jaiegunetan: 10:00-21:00

“Feminismo hitzak, ikaragarrizko iraultza espirituala iragartzen duen neurrian, berebiziko adierazgarritasuna du: feminismo hitz sakratua, giza generoaren erdiak, sexu ahula deitu izan denak, metatzen duen energia mental ugariari buruzko kontzientzia unibertsala esnarazi duena; feminismo hitza, kontziente eta esker oneko den emakume orok erreberentziaz esana; feminismo hitza, arlo zibil eta politikoan emakumeari egindako espoliazioak konpontze aldera, bidegabekerien ordaina bilatzen duena, eta ezin kenduzko eboluzio-legearen inposizioei aurrez aurre begiratzeko adorea duten gizonei eurei eraspen edo debozioa ematen diena; hitz hori beharrezkoa ez dela pentsatzen duten bakarrak, beren zoritxarragatik, zirkulazioan jarritako hitz eder eta goresgarrienen balioa ezagutzen ez dutenak dira”.

ASAS MANTEROLA, B. “De la palabra feminismo”, El Nervión 1922.10.04


ExpoPlaza MarioOinaindia

KutxaKulturPlaza MarioOnaindia ExpoMujeres2