Besarkadak | Elkar ulermeneko besarkadak

20 Abendua 2018 00:00 – 12 Urtarrila 2019 00:00


Besarkadak egitasmoan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, taldeen eta pertsonen arteko elkartruke interkulturalak eman daitezen erraztuz, gune eta harremanak sustatu bidera, Gipuzkoan dagoen aniztasunaren balio erantsia gehituz.

Guztiok ditugu trebeziak, horiek elkartrukatuz harreman berriak sor daitezke eta esperientziaz gozatu. Trukaketak erreziprokoak izan daitezke; zuk pertsona batengandik ikas dezakezu eta besteak zugandik.

Animatu, parte hartu, partekatu... Elkartrukaketa ekosistema txiki batek aldaketa sozial handiak sor ditzake.

 

Besarkadak Emaús Gizarte Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sortutako egitasmoa da.

 

Nola parte hartu?

Gipuzkoan bizi den edozein pertsonak parte har dezake Besarkadaken! Zuk dituzun gaitasun edo trebezietatik pentsatu zeintzuk nahi dituzun beste pertsonekin partekatu eta elkar trukatu, ikasi nahi zenukeen zerbaiten truke.

Elkarrenganako trukaketak izan daitezke edo zuk pertsona baten eskutik ikasi eta besteak zugandik, taldean ere egin ahal izango dira. Elkar trukaketen sinboloa Besarkadak bono-trukea izango da.

Elkar trukaketen lekua, unea eta maiztasuna pertsona interesatuen artean adostuko dira. Elkar trukaketa hauek kultura desberdinak eta pertsonak gerturatzea sustatzea bilatzen dute, aniztasunaren inguruko estereotipo eta aurreiritzietatik haratago. 

Informazioa eta parte hartzeko formularioa: besarkadak.eus


Mariposa