The Local SS | Artea zuzenean

02 Urtarrila 2019 18:00 – 26 Urtarrila 2019 13:00


"TheLocalSS postalak bidaltzea gustoko duten bi lagunen arteko proiektu bezala hasi zen. Postal ugari bidali ondoren, gure postal propioak sortzea erabaki genuen, Donostian eta gure pasio haundienetariko batean inspiraturik, gastronomia.

Postalez gainera, egunerokotasunean inspiratutako beste hainbat ilustrazio, lamina eta bestelako objetuak sortuz jarraitu du aurrera TheLocalSS-en bidea".

 

Urtarrilaren 2tik 26ra
Ordutegia
asteazkena-osteguna: 18:00-21:00
ostirala: 16:00-19:00
larunbata: 10:00-13:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)
Sarrera librea
Harremana:
@thelocalss

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.