Porrota ala garaipena

06 Ekaina 2019 20:00 – 07 Ekaina 2019 20:00

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2018/19 Abonu-Denboraldiaren kontzertua.

Robert Treviñok errusiar musikaren aldeko hautua egin du Denboraldia ixteko, eta Alexei Volodin piano-joleari egin dio gonbita abentura honetan bidelagun izateko. Volodin Rakhmaninoven musikaren espezialista da, eta 3. Pianorako kontzertuari lotuko zaio, piano-errepertorioko zailenetakotzat jotzen dena. Patuaren ideia agertuko da gero Txaikovskiren 5. Sinfonian. Hura sortzea gogorra izan zen, eta hainbeste non errusiarrak adierazi ere egin zuen “nire sorgortutako burmuinetik zukutu egin behar” zuela. Haren barruan, Txaikovskik forma sinfoniko handia eta literatura-programa ezkutu bat uztartu zituen eta, tentsio horretatik, baita eslaviar folkloretik eta baleteko lengoaiatik ere, XIX. mende amaierako sinfonia original eta gogoangarrienetako hau sortu zen.

 

Ekainak 6 eta 7, osteguna eta ostirala // 20:00
Lekua: Kursaal Auditoriuma. Donostia
Sarrera-txartela behar da
Babeslea: Kutxa Fundazioa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 

Miramon Pasealekua, 124. 20014 Donostia

T- [+34] 943 013 232  ¦ www.euskadikoorkestra.eus

EuskadikoOrkestra