Argazkigintzaren historia eramangarria | Lola Garrido Bilduma

23 Azaroa 2018 11:30 – 17 Otsaila 2019 21:00


Lola Garrido bildumagilearen erakusketa honek 78 egileren 120 argazki biltzen ditu. Irudiak bilduma osatzen duten 700etik gora lanen artean hautatu dira.

Bildumak 1865etik gaur egunera arteko lanak biltzen ditu, baina corpus nagusia aurreko mendeko 20ko hamarkadatik 60ko hamarkadara arteko lanek osatzen dute.

Garridok berak dioen bezala, bere bilduma autobiografikoa da, eta bertan hainbat gai errepikatzen dira; esaterako, moda, emakumea eta abangoardiak. Erakusketa ikusterakoan jabetuko gara Lola Garridok bereziki maite dituela enkoadratze modernoa duten argazkiak, baita protagonista emakumeak dituztenak ere. Nolanahi ere, hainbat genero ikusiko ditugu irudikatuta. Besteak beste, erretratua, natura hila, hiri-paisaia, argazki dokumentala edo zientifikoa izango ditugu ikusgai mendebaldeko argazkigintzaren historiari eskainitako begirada osatu honetan.

 


Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251937  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus


Artegunea LolaGarrido640x285