Natalia Cambronero. `Ellas´ | Artea zuzenean

05 Abendua 2018 10:30 – 29 Abendua 2018 19:00


"Lan honek emakume izateko haurtzarotik urruntzean sentitzen den aldaketa islatu nahi du. Indibiduazio inkontzientean egindako urrats bat da, munduan zeure lekua bilarazten dizuna, berebiziko garrantzi horrekin emozioak, bizitzarekiko grina sentiarazten dizuna, geratzen zaizkigun egunetan gurekin izango den errugabetasun hori erabat utzi gabe alde batera ...

Pastel-pinturan, tonu zuri-beltzetan egindako lanak. Argi-itzalak etengabeko aldaketan... etengabeko mugimenduan... dauden egoera eta emozio batzuk islatzeko. Lan honek protagonistetako bakoitzaren bizitzan dagoen errealitate-une hori, egunerokoaren distira helarazi nahi dio ikusleari."
(Natalia Cambronero)

 

Abenduaren 5etik 29ra
Ordutegia
Asteazkenetik larunbatera
11:00-14:00 eta 16:00-20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)
Sarrera librea
Harremana:
www.nataliacambroneronieto.com

Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.