The Model Rockets

Ostirala, 07 Abendua 2018 20:00


The Model Rockets taldearen kontzertua Kluban.

 

Abenduak 7, osteguna | 20:00 (ateak: 19:30)
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrerak: 12 € aurrez aldetik / 15 € leihatilan
Erosi sarrerak: Dabadaba

The Model Rockets

The Model Rockets’1993an sortu zen, John Ramberg abeslari/masikagile/gitarra-jotzailearen aurreko taldea, ‘Stumpy Joe’, banatu ondoren. Harmonia eta rock and roll askoko soinua bilatzen zuten, eta ‘The Glory Stompers’ taldea eratu zuten: Ramberg (ahotsa/gitarra), Grant Johnson (gitarra/ahotsa), Boyd Remillard (baxua/ahotsa) eta Graham Black (bateria/ahotsa).

Baina izen bereko beste talde bat zegoenez, The Model Rockets izena hartu zuten. 2003an banatu egin ziren. Lagun izaten jarraitu zuten hamarkada hartan, eta kontzertu bat emateko elkartu ziren 2009an; ondorengo urteetan beste hainbat aldiz elkartu ziren, eta aurten THE MODEL ROCKETS ARE BACK! argitaratu dute, FOLC Records-en ateratako EP bat.

Taldea pozarren dago berriro Espainian direlako lehen aldiz 15 urteotan!