Twanguero

Larunbata, 12 Urtarrila 2019 20:00


Twanguerok, "Electric Sunset", 2018ko maiatzean argitaratutako bere azkeneko diskoa aurkeztuko du Kluban.

 

Urtarrilak 12, larunbata // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (Tabakalera, 1. solairua)
Sarrerak: 12 € aurrez aldetik / 15 € leihatilan
Erosi hemen zure sarrera

 

Twanguero | Electric Sunset

Diego Garcíak (Twanguero) erroak nahasten ditu bere Electric Sunset disko berrian. Itzulera gogo-berotzailea, mugako soinuz betea, eta Ennio Morricone, La cumbia de los Ángeles, runba eta, noski, Twang-en erreferentziak alde guztietatik. Album honek Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldeko soinuen arnasa du, eta bera jaio zeneko Espainiako oihartzunak ere bai, Albeniz eta Rodrigorenak, pasodoble eta koplarenak. Musikariak berak albumaren oharretan esaten duen bezala: “Electric Sunset diskoa hainbat nazionalitate eta lekutako musikarien talde baten ahalegin kolektibo handia da”.

Bi Grammy Latino irabazia da Diego El Cigala-rekin egindako lanagatik, gitarraren iraultzailea da eta artistarik aktiboenetako bat. Berebiziko gitarrista Calamaro, El Cigala, Fito Páez, Adriana Varela, Santiago Auserón edo Bunbury handiekin jo eta grabatu izan duena. Bere azken “Carreteras Secundarias” (La Cúpula 2017) lanagatik, “Munduko musiken album onenari” ematen zaion MIN 2018 Saria jaso zuen.

Nazioartean ospetsua da bere sei hariko twang soinu bereziagatik, bere estiloa espainiar gitarraren, folk amerikarraren, flamenkoaren, tangoaren eta maisuki menderatzen duen fingerpicking-aren artean dabil, eta Santana edo Ry Cooder-en lorratzari jarraituz erritmo latinoen eta amerikar soinuen nahasketa ere bada.


Twanguero