GRI-GRI | familientzako tailerra
Larunbatero, Kubo-kutxa aretoak familientzako tailerrak eskaintzen ditu Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma erakusketaren barruan.
Geure kutun eta fetitxe txikiak egingo ditugu. Lehenik parte-hartzaile bakoitzak gauzakiaren istorioa eta tasunak asmatuko ditu eta izen bat jarriko dio... eta gero lanari ekingo dio, egur-zatiak, kartoia, pintura, ehunak, soka, eranskailuak eta lumak erabiliz.
Ordua: 12:00<13:30
Norentzat: 5-11 urte bitarteko umeentzat, helduak lagunduta
Prezioa: 3 €
Informazioa eta erreserbak: 943 251939 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Ideia zeinu batean. Sánchez-Ubiría bilduma
- Kubo-kutxa Aretoa (Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián)
- 2018ko urriaren 20tik 2019ko urtarrilaren 20ra
- Asteartetik igandera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00
- Komisarioa: Alejandro Castañeda
- Sarrera doan