Klown tailerra Gabonetan

26 Abendua 2018 09:00 – 28 Abendua 2018 13:00
This event is online


Klown tailerrean jolasten ikasiko dugu,klownaren oinarria jolasa bait da.

Klaseak hiru zatitan banatuko ditugu:

-Beroketa: fisikoa eta mentala.
-Jolasak: jolasten bakoitzak dituen lotsei aurre egiten ikasiko dugu eta baita bakoitzak duen alde komikoa bilatu ere.
-Inprobisazioak: Publikoarekin harremana ezartzen ikasiko dugu begirada aktiboaren bidez.Eta gurekin inprobisatzen ari den kidea entzuteak duen garrantziaz jabetzen ikasiko dugu ere.

Gorputza berez komikoa dela eta publikoari par egiteko ezer ez dugula egin behar, ikasiko dugu. Jolasa oso garrantzitsua da klownaren lanean, jolasteak bizia eta poza eragiten bait du. Jolasteak gure ametsak egi bilakatzea posible egiten du eta aldi berean gure mugak onartzen laguntzen digu. Jolastean gure akats txikiak azaleratzen ditugu eta haietaz par egiteko ausardia ematen digu.

 

Adina: 6-10 urte (2008-2012 bitartean jaiotako haurrak, biak barne)

Data eta ordutegia
2018ko abenduak 26a, 27a eta 28a
9:00-13:00
Guztira: 12 ordu

Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera). Donostia / San Sebastián

Prezioa: Gaztedi: 60 € // Orokorra: 75 €

Gaztedi: Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak Kutxabanken

Izen emateak: azaroaren 5etik abenduaren 17ra
Izena eman

Informazio gehiago
Kutxa Kultur  ¦  T - 943 251919  ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.


Gaztedi Clown

Gaztediportada 940x400