Scratch-etik Unity-ra | + 12 urte

03 Martxoa 2018 10:30 – 24 Martxoa 2018 13:30


Ikasleen Scratch ezaguerak sendotzea eta bloke lengoaien programaziotik kode lengoaien programaziora pasatzen hastea helburutzat dituen tailerra. Unity-ren editorea ere landuko dugu, hala gure proiektuaren input-konfigurazioaren eta propietate fisikoen inguruko, nola texturen atxikitzearen eta gure jokoko objektuen bisualizazio konfigurazioen inguruko oinarrizko ezagutzak eskuratuz.

Tailerraren xedea da Scratch-ekin sortutako 2D-ko joko baten 3D-ko eta grafiko aberatsagoko bertsioa sortu eta emaitzak konparatzea.

 

  • Adina: + 12 urte
  • Datak eta ordutegia: martxoaren 3a, 10a, 17a eta 24a (larunbatak) // 10:30<13:30
  • Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
  • Prezioa: 115 € (Eureka!ko lagunak, Gaztedi, Familia ugaria 105 €)
  • Kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzendutako tailerra Doplay-ko profesionalen eskutik. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua.

 

Izen emateak eta informazioa

Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. www.eurekamuseoa.es