Robotika WRO | tailerra + 8 urte

03 Otsaila 2018 10:30 – 24 Otsaila 2018 13:30


Kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzendutako tailerra Doplay-ko profesionalen eskutik. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua.

2015eko WRO txapelketako Elementary froga gogora ekarriko dugu eta parte hartzaileei berriro ere erronka luzatuko diegu. Robotak uretan murgiltzen dela simulatu beharko du zonalde urdinera sartuz eta bertatik 30 segundo pasa baino lehenago aterata. Urperaldian (zonalde urdinean), itsas hondoan jasotako perla kopurua adieraziko duten kolorezko blokeak bilatu beharko ditu. Hauen koloreak irakurri eta, ostean, bultza egin beharko ditu. Eta gero, lurrera bueltatu eta bertako zonalde bakoitzean (zonalde berde, hori eta gorriak) zonalde honi zegokion urperaldian irakurritako perla kopurua adina pilota askatu behar ditu.

Puntuak kuboak ondo bultzatuz eta hauen koloreek adierazitako bola kopuru zehatzak askatuz lortzen dira. Makina bat banaketa-eskema eman daitezke, robotak guztira, gehienez ere, 12 perla askatu beharko dituelarik. Froga puntu gehien lortzen dituenak irabaziko du. Tailerraren xedea puntu guzti guztiak lortzetik ahalik eta hurbilen gelditzea izango da.

Erronka baten bidez mekanika eta programazio kontzeptuak ikasiko dituzte honela. Froga zailtasun maila ezberdinetara molda daiteke gainera.

 

  • Adina: 8-16 urte
  • Datak eta ordutegia: Otsaila: 3a, 10a, 17a eta 24a (larunbatak) // 10:30<13:30
  • Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
  • Prezioa: 115 € (Eureka!ko lagunak, Gaztedi, Familia ugaria 105 €)

 

Izen emateak eta informazioa

Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. www.eurekamuseoa.es


RoboticaWRO1200