UP! | familientzako tailerra

25 Otsaila 2018 12:00 – 13:30


Familientzako tailerra “Berenice Abbott. Topografiak” erakusketaren barruan.

Berenice Abbottek bizi izan zuen giroan murgilduko gara musikaren bidez.Tailerrean gauden bitartean, argazkilariak entzun zuen musika entzungo dugu. Musikak tailerra girotuko du, baina argazkilaria bere garaiko testuinguruan ere jarriko digu. Tailerrean Changing New York-en ideia bera landu nahi dugu, hau da, hiriak nola aldatzen diren ikusi, baita ere modernitateak nola irensten dituen hiri zaharrak eta horren zergatiak.

Donostiako argazki zahar bat hondoan dugula, pop up teknikaz baliatuta, 3Dn hiri bat eraikiko dute etxe orratzekin. Eta amaitzeko, eraldaketa horren argazki bat egin behar dute.

Parte-hartzaile guztien artean, Donostiaren hainbat ikuspegi sortuko dituzte Changing New York-en erara.Gero parte-hartzaile bakoitzak bere postala eramango du 3Dn.

 

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia
T- [+34] 943 251925  ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦ kutxakulturartegunea.eus


Artegunea Talleres 900