Aplikazio mobilak. APP Inventor | ikastaro teknologikoa 12-17 urte

04 Azaroa 2017 10:30 – 25 Azaroa 2017 13:30


Kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzendutako tailerra Doplay-ko profesionalen eskutik. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua.

Anima zaitez eta hartu parte App Inventor tailer berrian, Android aplikazio mobilen munduan era erraz, bisual eta intuikorrean murgiltzeko aukera paregabea da. Programaren interfazea erabiltzen ikasiko dugu eta Scratchen erabiltzen diren komando-blokeen antzekoak erabiliz programatuko dugu.

Helburua zerotik hasita app bat sortzea izango da, elementu guztiak guk gehitu eta programatuz. Lehenagoko ezaguerarik izan beharrik gabe programazioaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu tresna indartsu honi esker. Era honetan ia unibertsal bihurtzen ari den Android plataformarako app sinple eta joko txikien programazioa zuen eskura izango duzue!

 

Adina

12-17 urte

Datak eta ordutegia

Egunak: Azaroaren 4a, 11a, 18a eta 25a // 10:30<13:30

Lekua

Eureka! Zientzia Museoa

Prezioa

110 € (Eureka!ko lagunak, Gaztedi, Familia ugaria edo anai-arrebak 100 €)

Izen emateak eta informazioa

Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.www.eurekamuseoa.es


 Eureka TecnoAppInventor