IK Gasolina Kotxeak | ikastaro teknologikoa 12-17 urte

07 Urria 2017 10:30 – 28 Urria 2017 13:30


Kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzendutako tailerra Doplay-ko profesionalen eskutik. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua.

Autoak, motorrak eta orohar lau gurpil dituen eta gasolinaz mugitzen den edozer gustoko baduzu hau da zure ikastaroa. Gasolinaz dabiltzan ibilgailuekin egiten dugu lan. Ibilgailu hauek abiadura handian ibil daitezke eta modu egokian mantendu eta doitu behar dira eurekin gozatzeko. RC gasolina auto guztiek bereizitako bi sistema dituzte. Bata elektrikoa (servoen bidez norabidea, balaztak eta erregai sistema kontrolatzen dituena). Bestea barne erreketako bi denborako motor txikia gobernatzen duena, autoari bulkada ematen diona.

Motorraren soinua mekanika gustuko dutenentzat edo F1 zein motorr lasterketak jarraitzen dituztenentzat zerbait berezia dira. Aldaketa, doiketa eta muntaia guztiaren ondoren ibilgailua gisatzea ez da besterik gabe konta daitekeen edozer. EGINEZ bakarrik goza daiteke.

 

Adina

12-17 urte

Datak eta ordutegia

Egunak: Urriaren 7a, 14a, 21a eta 28a // 10:30<13:30

Lekua

Eureka! Zientzia Museoa

Prezioa

150 € (Eureka!ko lagunak, Gaztedi, Familia ugaria edo anai-arrebak 140 €)

Izen emateak eta informazioa

Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.www.eurekamuseoa.es


 Eureka TecnoCochesGasolina1200