Slither.IO eta beste jainbat joko | tailerra 7-14 urte

07 Urria 2017 10:30 – 28 Urria 2017 13:30


Kezka berriak erakusten dituzten gazteei zuzendutako tailerra Doplay-ko profesionalen eskutik. Eginez ikasi eta dibertitzea da helburua.

Tailer dibertigarri honetan produktu birtual ezagun hau egitazko bihurtuko dugu guk irudikatu, diseinatu eta eraikiko ditugun robotak erabiliz. Honela, gazteenen gogokoenen artean dagoen joko honetan inoiz baina era biziagoan jolastea lortzen dugun, bitartean geometria, programazioa, fisika eta lanaren antolakuntza ikasten ari garela. Puzle logiko gisako edota erreflexu edo abiadura motako jokoak ere garatuko ditugu roboten bidez.

Lehenik Mindstorms EV3 kiteko pieza eta softwarea ezagutzen joango gara gutxinaka hobetzen joango garen ibilgailuak sortuz. Jarraian, finkatzen joango garen arau batzuen arabera porta daitezen programatuko ditugu, horrela jokoen aldaera gero eta zailagoak lortuko ditugularik. Azkenik, taldeka hainbat kategoriatan lehiatuko gara. Zuen robota izango al da txapelduna?

 

Adina

7-14 urte

Datak eta ordutegia

Egunak: Urriaren 7a, 14a, 21a eta 28a // 10:30<13:30

Lekua

Eureka! Zientzia Museoa

Prezioa

110 € (Amigos de Eureka!, Gaztedi o Familia Numerosa 100 €)

Izen emateak eta informazioa

Eureka! Zientzia Museoa
Mikeletegi Pasealekua, 43-45. 20009 Donostia
T- [+34] 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. www.eurekamuseoa.es