Bainu egokitua

15 Ekaina 2018 00:00 – 15 Iraila 2018 00:00

 

Aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsonei bideratutako itsas bainuko programa, Hondarribia, Donostian (La Concha), Getarian (Malkorbe), Zarautz, Zumaian (Itzurun), Deba eta Motrikun izango dugu bainu egokituko zerbitzua.
Donostian, Getarian eta Hondarribian, Kutxa Fundazioak lagundutako bainu egitasmoen zerbitzu hauek osatu egiten ditu.

Gipuzkoako edozein adineko pertsonaz gain bisitan datozen aniztasun funtzionala edota mugikortasun mugatua duten pertsona orori bideratutako zerbitzua da, baldintza berdinetan, itsas-bainu batetaz disfrutatzeko aukera ahalbidetzeko.

Doako zerbitzua da. Aniztasun funtzionalean, ur-sorospen eta jarduera fisiko terapeutikoen formakuntza duten langile kualifikatuen esku burutzen da. Irisgarritasuna ahalbidetzeko laguntza teknikoak ziurtatzen ditu: transferentzia gruak, buggiak, itsas bainuko osagarriak, muleta bereziak, txalekoak, etab.


Kontxako hondartza. Donostia

Gurekin Blai
Antolatzailea: Gurutze Gorria / Laguntzailea: Gipuzkoa Kutxa Solidarioa

Datak. Ekainaren 15etik irailaren 15era
Ordutegia. Astelehenetik ostiralera, 11:00-13:30
Hartu zure hitzordua. T - 943 22 22 22

 

Hondarribiko hondartza

Antolatzailea: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa / Laguntzailea: Gipuzkoa Kutxa Solidarioa

Datak. Uztailaren 7tik abuztuaren 26ra
Ordutegia. 11:00-18:00, astelehenetik igandera (jaiegunak barne)
Hartu zure hitzordua. T - 651 902 666

 

Malkorbeko hondartza. Getaria

Murgil zaitez! Museora bisita + Bainu egokitua
Antolatzaileak: Cristóbal Balenciaga Museoa eta Getariako Udala / Laguntzailea: Gipuzkoa Kutxa Solidarioa

Datak. Ekainaren 15etik irailaren 15era
OrdutegiaEkaina eta iraila: 11:00-13:00 // 16:00-19:00; uztaila eta abuztua: 11:00-19:00
Hartu zure hitzordua. T - 617 452 153


BanoSinBarreras1200