Al final de la playa | Kutxa Kultur gauak

Larunbata, 26 Abuztua 2017 20:30

 

Kutxa Kultur-ek, musika, artea, antzerkia eta dantza bezalako diziplinetan tokiko talentu amateurra laguntzen duen plataformak, Kutxa Kultur gauak proposatzen ditu abuztuko larunbatetan. Giro lasaian, magiaz eta talentuz betetako ordu pare bat gurekin partekatu nahi duzuen guztioi zuzenduta. Anima zaitez!

 

Larunbatean, abuztuak 26 // 20:30
Lekua: Zabaltza, Tabakalera eraikina
Sarrera librea
Antolatzailea: Katapulta

 

Al final de la playa, Imanol Espinazoren antzezlan bat

Kutxa Kultur gauei amaiera emateko, berriz, erregistroa aldatuko dugu: Imanol Espinazoren umore bisuala eta keinu bidezko antzerkia izango ditugu azken gauean.

Al final de la playa antzezlanean, Aldo pertsona eszentriko eta zoroa da; hitzik gabe hondarra zapaltzera gonbidatuko gaitu, baita guztion begietara agertu eta desagertuko diren pertsonaiez gozatzera ere. Bat-batekotasuna eta umorezko esketxak; keinu bidezko umorea guztiontzat!


KutxaKulturGauak FinalPlaya1200