Pet Fennec | Kutxa Kultur gauak

Larunbata, 19 Abuztua 2017 20:30

 

Kutxa Kultur-ek, musika, artea, antzerkia eta dantza bezalako diziplinetan tokiko talentu amateurra laguntzen duen plataformak, Kutxa Kultur gauak proposatzen ditu abuztuko larunbatetan. Giro lasaian, magiaz eta talentuz betetako ordu pare bat gurekin partekatu nahi duzuen guztioi zuzenduta. Anima zaitez!

 

Larunbatean, abuztuak 19 // 20:30
Lekua: Zabaltza, Tabakalera eraikina
Sarrera librea

 

Pet Fennec

Pet Fennec Kutxa Kultur programako egoiliarra izan zen 2015ean.Londresen trebatu zen 2011ko hasieran (lehen, Civil Love izenarekin zen ezaguna), eta Urko Eizmendi euskal abeslari, konpositore eta multiinstrumentistaren indie rock proiektua da.
Eizmendik, gehienbat, 60 eta 70eko hamarkadetako pop melodiaren eragina du. Etxeko grabazioak ekoizten ditu, Guided By Voices eta Grandaddy musika-taldeen tankerako DIY filosofiaren barruan.


Kutxa Kultur Gauak. Hurrengo jarduera

Abuztuak 26. Imanol Espinazo "Al final de la playa"


Musika PetFennec1200