Goxua´n Salsa

Ostirala, 03 Maiatza 2024 21:00


Kontzertua Bizi ala Iraun-en esparruan. Kutxa Fundazioak antolatua Bizi ala Iraun herrikoiaren aro berria da, bere iraultza.

 

2024ko maiatzaren 3a, ostirala | 21:00 (ateen irekiera: 20:30)
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aurreratua: 10 € 
(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi

Sarrerak aretoko bertako leihatilan: 12 €
Lehiatila: Kluba aretoko sarreran bertan, online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Ateak irekitzen direnetik aurrera


GOXUA´N SALSA

Goxua'n Salsa Iruñeko salsa talde bat da, nafar eta kolonbiar musikariz osatua. 2020tik aktiboan, Puerto Rico eta Kolonbiako salsa tradizionala formatu handian lantzen dute, euskal ikutu eta ezaugarriekin.

2022an lehen diska plazaratu zuten euskarazko eta erdarazko kantuekin, bai tema propioak bai bertsioak. Euskal pop/rock kantu batzuen saltsa bertsioekin ezagutarazi zuten haien burua, errepertorio propioa garatzen joan ziren einean.

2024 honetan sasoitsu datoz, ia osotara kantu propioez osaturiko diska berri batekin.


goxuan salsa