Fillas de Cassandra

Ostirala, 12 Apirila 2024 21:00


Kontzertua Bizi ala Iraun-en esparruan. Kutxa Fundazioak antolatua Bizi ala Iraun herrikoiaren aro berria da, bere iraultza.

 

2024ko apirilaren 12a, ostirala | 21:00 (ateen irekiera: 20:30)
Lekua: Kutxa Fundazioa Kluba. Tabakalera (1. solairua). Donostia / San Sebastián

Sarrera aurreratua: 12 € 
(ikuskizunaren bezperako 24:00ak arte). Sarrerak erosi

Sarrerak aretoko bertako leihatilan: 15 €
Takilla: Kluba aretoko sarreran bertan, online salmentan agortu ez badira.
Ordutegia: Ateak irekitzen direnetik aurrera


FILLAS DE CASSANDRA

Fillas de Cassandra María Soa (Vigo, 1996) eta Sara Faro (Vigo, 2001) musikariek osatutako bikote galiziarra da. Musika eta ahozko tradizioan, feminismoan, soinu modernoetan eta greziar mitologian oinarritzen da.

Vigoko Feminismo Unitarioko kongresu batean ezagutu zuten elkar eta ordutik aurrera María SOA (ahotsa, perkusioa eta pianoa) eta Sara Faro (ahotsa eta perkusioa) musikariek bat egin zuten.

Ahozko tradizioko abestietan oinarritutako melodia tradizionalak eta letra berriak berreskuratzearen aldeko apustua egin dute, pop, musika elektroniko eta musika klasikoaren eraginpean. Antzerki-ikuskizun bat proposatzen dute, non publikoak parte hartzen duen, betiere ikuspegi feminista eta gaurkotutik, pianoa eta perkusioa oinarri elektronikoetan oinarrituta.


FillasdeCassandra FDC SABELA ANDRES 3