Inauteriko Zientzia Txokoa

12 Otsaila 2024 09:00 – 13:30


Eureka! Zientzia Museoak Inauteriko Zientzia Txokoa antolatu du. Zientzia eta inauteri giroko jarduerez beteriko proposamena aurkeztu nahi dizuegu.

Programatutako jardueren artean: STEAM metodologiadun Lego tailerrak , museoan zehar egingo dugun bisita eta Planetariumeko saioak eskeiniko ditugu. Gainera, jarduerek aire dibertigarria izan dezaten, gure simulagailu-aretoko errusiar mendian edota errealitate birtualeko simulagailuan ibiliko gara.

Mozorrotuta etorri nahi duten haurrak ongi etorriak izango dira.
 

zientziatxokocarnaval

  

2024ko otsailaren 12a, astelehena
Adina: 4-10 urte (2019-2014 urte bitartean jaiotakoak)
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa

Ordutegia: 9:00-13:30
Aukeran: jangela zerbitzuak (9:00-15:00)
Hizkuntza: elebitan
Informazioa eta izen emateak HEMEN

Eureka! Zientzia Museoa

T- 943 012 478  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.eurekamuseoa.eus