Aspace Eguna

Larunbata, 08 Urria 2022 00:00

 

Gipuzkoa Kutxa Solidarioa hirugarren sektore sozialeko erakundeekin batera dago. Horregatik, Gipuzkoako hirugarren sektore sozialeko erakundeen eskura jartzen dugu 2 edo 4 karpa jartzeko aukera, edozein eremu publikotan, gizarteak egiten duten lan sozial garrantzitsua ezagutzeko.

Urriaren 8an karpa hauek ASPACEk erabiliko ditu beraien 50. urteurrenari amaiera borobil bat emateko eta ASPACE EGUNA ospatzeko. 

Donostiako Alderdi Ederren elkartuko gara, 11:00etan, eta Ondarreta aldera martxa bat egingo dugu, gizartean presente egon eta gure eskubideak aldarrikatzeko. 

Kamisetak ere erosi ahal izango dira eta 14:00etatik aurrera, elkarte-bazkaria egingo dugu Goienetxen, non hainbat enpresak emandako opari ugari zozketatuko ditugun.

 

2022ko urriaren 8a, larunbata | 10:00etatik aurrera
Lekua: Donostia / San Sebastián (karpak Alderdi-Eder parkean)

Laguntzailea: Gipuzkoa Kutxa Solidarioa

GipuzkoaKutxaSolidarioa karpa14   ASPACE banner