Abereen artean

18 Abendua 2021 11:30 – 09 Urtarrila 2022 12:45


Animalien artean esperientzia eder bat bizi nahi? Etxekoekin, lagunartean, taldean, bikotearekin, zu zeu bakarrik,… Animaliekin hartu-emanak onura ugari ekartzen dizkigula frogatua dago. Zatoz aske bizi diren animalien artera!

Animaliak oso ondo ezagutzen dituen gidari baten eskutik, ibilbide bat egingo dugu, naturarekin kontaktuan, aske bizi diren animaliak topatuz (antzarak, ahateak, oiloak, untxiak, akuriak, ardiak eta katuak), eta haiei buruz ikasten, bitxikeriak entzuten, haien artean gozatzen.

Jaitsi ahotsa, hartu arnasa, jokatu begirunez, eta goza dezagun elkarrekin.

2021eko abendua 18, 19, 26, 27, 29 eta 31 
2022ko urtarrila 2, 4, 7 eta 9 

ordutegia:  11:30-12:45
Lekua: Kutxa Ekogunea

Familian, lagunartean, taldean nahiz bakarka gozatzeko saioak
Prezioa: 7 €/pertsona
Hizkuntza: elebitan

Izena eman botoia 


2021Abereak bisitak