Milan: Mediolanum erromatarretik modaren hiriburura. Artea eta Historia

12 Urtarrila 2021 19:30 – 21:00


Milan hiria, hirigune garrantzitsua izan zen erromatar garaian, orduan Mediolanum gisa ezagutua, eta inperioaren hiriburu izatera ere iritsi zen 292an. Erdi Aroan eta Errenazimentu garaian ere hiri garrantzitsu bat izan zen, eta erromatar aztarnen gainean hainbat monumentu eraiki ziren, katedral gotiko bikaina edo Sforzesko gaztelu ikaragarria nabarmenduz. Gaur egun La Scala antzokiko operengatik edo “Urrezko Laukia” deritzon moda eta luxuzko dendengatik izan arren ospetsua, asko dira Italia iparraldeko hiri honek dituen ondare-, arte- eta kultura-balioak”.

Hizlaria: Mª José Noain.

 

2021eko urtarrilaren 12a, asteartea | 19:30
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Hizkuntza: gaztelania

Aforo mugatua
Segurtasun neurriak errespetatu beharko dira

Doako sarrera. Beharrezkoa da sarrera erreserbatzea

Inskripzioa: irailaren 7tik 09:00etatik irailaren 21eko 14:00etara arte izango dira.

Catalina de Erauso Arte Elkarteak antolatutako hitzaldia, Kutxa Kultur Gelak programarekin elkarlanean.


milan 600x600   Aulas KK 258x178 alb EKO aulas