DESegin / BERregin | moda jasangarria

04 Ekaina 2020 09:00 – 20 Uztaila 2020 21:00


Tytti Thusberg-ek ematen duen upcycling, supra birziklatze tailerrean, Kutxa Kultur Modako diseinatzaileek (ELI-two, Fanny Alonso, Ione Iruretagoiena, Laza Clothing, Maialen Porroy eta Amarenak)beren sorkuntzak egin dituzte, DESEGINdako ehunkiak erabiliz.

Bakoitza bere estiloari leial izan zaio, eta formak eta irtenbideak bilatu ditu senez. BERREGINDAKO diseinu bat egin dute, bazterturiko materialari aukera berri bat emanez horrela.

Jantziez eta osagarriez gain, instalazio bat asmatu dute, gure mendebaldeko kulturan nagusi den ehun-xahutzea artistikoki irudikatzen duena. Armairuak lehertzeko zorian eta janzteko ezer ez, arropak DESerabilita, jada baztertuta.

Gure kontsumo-eredua BIRpentsatzeko eta ekiteko garaia da; izan ere, ehungintza da bigarren industria kutsatzaileena, eta aireko eta itsasoko trafikoak elkartuta baino emisio gehiago sortzen ditu. Kasu gehienetan, gainera, langileen eta lan egiten duten instalazioen egoera oso txarra nabarmentzen da.

 

2020ko ekainaren 4tik uztailaren 20ra
Lekua: Kutxa kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua). Donostia / San Sebastián

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 9:00-21:00 | ostiraletan: 9:00-22:00 | larunbatetan: 10:00-22:00 | igande eta jaiegunetan: 10:00-21:00

Sartzea dohainik
Beharrezkoa da segurtasun-protokoloak betetzea covid-19ren aurrean

Kutxa KUltur Moda DEShecho BERegin 3

Kutxa KUltur Moda DEShecho BERegin 4