Neutrinos e imagen médica: la extraña pareja

Osteguna, 07 Maiatza 2020 19:00


Konfinamendu garaian, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) elkarlanean antolatutako ZientziaKutxa: zientzia garaikidea zure eskura hitzaldi zikloak bere jarduera berreskuratuko du neurri batean, momentuko gai zientifikoen inguruko ezaguera eta kultura partekatzen jarraitzeko.

Hitzaldia naturako partikula iheskorrenaren, neutrinoaren, azterketan oinarrituko da; unibertsoaren existentzia ulertzeko interesagatik, PET (Positroi Emisio bidezko Tomografia) eskanerretarako teknologia berri bat garatzera eraman duena. 

 

2020ko maiatzak 7, osteguna | 19:00

Hitzaldia DIPCko Webinars online plataformaren bitartez emitituko da. Sarbidea HEMEN
Hitzaldia youtubean jarraitu HEMEN
Chat-aren bitartez zure galderak bidali ahal izango dizkiguzu amaieran hizlariarekin izango dugun solasaldian parte hartzeko 

Hizkuntza: gaztelania
Hizlaria: Paola Ferrario

Paola Ferrario Ikerbasque ikerlari atxikia da DIPCn eta bere ikerketa neutrinoen fisikan eta irudi medikoetara bideratutako aplikazio instrumentaletan oinarritzen da. Fisikan Milanen lizentziatu ondoren, Balentziara aldatu zen, eta bertan, CSIC-eko diru-laguntza batekin doktoradutza egin zuen titulua 2010ean eskuratuz.
Geroztik, NEXT esperimentuan egin du lan; proiektu hau Canfranc-eko lurrazpiko laborategian dago kokatuta eta neutrinoaren natura aztertzen du. 2017an, ERC Starting Grant diru-laguntza europearra lortu zuen xenon likidoan oinarritutako lehenengo PET prototipoa garatzeko, NEXT proiektuan garatutako teknologia irudi medikoetara bideratzeko.

Prentsa-oharra

ZientziaKutxaPaola Ferrario   ZientziaKutxa2020