Debabarreneko Euskararen Ginkana | finala

Azteazkena, 04 Abendua 2019 12:00


Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena. Hizkuntza-praktika ekologikoak abiapuntutzat hartuta, euskara sustatzeko helburuarekin bat egiten dute bi erakundeek.

Debabarreneko bost udaletako -Deba, Eibar, Elgoibar, Mutriku eta Soraluze- ikastetxe guztietako DBH4ko 21 taldek parte hartu dute Debabarreneko Euskararen Ginkanaren 1. edizio honetan.

Lau asteetan zehar proba desberdinak burutu dituzte eta baditugu aurrez aurreko Final handian parte hartuko duten talde finalistak:

  • Martxintxo Arrantzale (Deba)
  • Ginkanklinak (Eibar)
  • Soragarriak (Soraluze)

Eta 4.a zein izango den, finalean bertan jakingo dugu! Izan ere, Sonakai (Deba) eta CD Urki (Eibar) taldeek berdinketa lortu dute lehen faseko probetan. Desenpaterako aukera izango dute orain!

 

Debabarreneko Euskararen Ginkana
Finala: 2019ko abenduaren 4a | 12:00
Lekua: Coliseo Antzokia. Eibar

Aurkezpena Andrea Covadonga eta Andrea Garcíaren eskutik

Prentsa-oharra
 
Zorionak, mila esker parte hartu duzuen talde guztiei eta zorte on talde finalistei!

Informazio gehiago: www.euskararenginkana.eus


EuskararenGinkana Debabarrena kartela