Daniel Canogar. Oroitzapen likidoak

12 Iraila 2019 11:30 – 06 Urtarrila 2020 21:00


Daniel Canogarren (Madril, 1964) obrak gogoeta egiten du memoriari eta haren galerari buruz. Haren proiektuetan azaleratzen den kezka bat da, ahanzturari eta oroitzapenen desagertzeari aurre egiteko, horretara baikaramatza egun nagusi den etengabeko eta gehiegizko informazioak.

Artistak gai horri ekiten dio hainbat planteamendutatik: hasi erabilpenik ez duten objektu eta material batzuen iraganeko bizitzaren memoria berreskuratzetik, egungo gizarte garatuei eragiten dieten aldaketak jaso eta digitalki eraldatzeraino.

Erakusketa honetan, Oroitzapen likidoak izenburupean, Canogarren proposamen artistiko berriak gogoeta egiten du memoria ez galtzeko prozesuei buruz, galeraren kontzientziari buruz.

Erakusketaren diskurtsoaren zati garrantzitsu bat oinarritzen da egunero nozitzen dugun etengabeko datu bonbardaketan, geureganatu ezin dugun datu kopuru eskerga. Prozesu teknologiko baten bidez, artista madrildarrak datuok hartu eta publikorantz proiektatzen ditu, animazio generatibo abstraktuen moduan, oso iradokitzaileak ikuspegi plastikotik eta transmititzen duten balio poetikoagatik.

 

  • 2019ko irailaren 12tik 2020ko urtarrilaren 6ra
  • Ordutegia:
    Iraila: asteartetik ostiralera: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00 | asteburuak eta jaiegunak: 11:30-21:00
    Urria-Urtarrila: 11:30-13:30 eta 17:00-21:00
  • Komisarioa: Lola Durán Úcar
  • Sarrera librea

  • Aurkezpena medioetara: irailak 11a, asteazkena. Ikusi prentsa-deialdia
  • Prentsa-oharra: word-a | pdf-a
  • Inaugurazioa: irailak 11, asteazkena, 19:00, gonbidapenarekin
  • Jarduerak: bisita gidatuak, familientzako tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak, etab.

Kubo-kutxa

Zurriola, 1. 20002 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 251925  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  www.sala-kubo-aretoa.eus


DanielCanogar 1200