Elkartasun aleak | erakusketa interaktiboa

16 Urria 2018 00:00 – 12 Azaroa 2018 00:00


Gipuzkoa Kutxa Solidarioak antolatutako erakusketa sare honetan biltzen den 180 elkarteen berri emateko helburuz.

Aleak banatzen lagundu. Parte hartu!

 

Urriaren 16tik azaroaren 12ra
Lekua: Egiako pasabidean. Donostia / San Sebastián

Elkartasun aleak

Elkartasun aleak erakusketa Gipuzkoa Kutxa Solidarioa aurkezteko eta Gipuzkoako sare honetan biltzen den elkarte-ehun garrantzitsu eta berezia ikusgai egiteko helburuaz sortu da; gizarte-aktibazioa, elkarlana, konplizitate-sareen premia eta konpromiso pertsonalaren garrantzia azpimarratzeko helburuaz.

Deskripzioa

Erakusketak 21 panel ditu. Erakusketa Nestor Basterretxea plazan hasten da; Hiru panel erabiltzen dira erakusketaren sarrera eta argibideak emateko.

Jarraian, 16 paneletan, 180 elkarteen berri ematen da, informazioa QR kodigoaren bidez kudeaturik. Erakusketa ikustera hurbiltzen bazara eta elkarte bateko QR kodean sartzen bazara, Gipuzkoa Kutxa Solidarioak 1 € emango dio elkarte horri.

Erakusketaren bukaera: 2 paneletan erakusketaren ekimenen agenda jakinarazten da.

Zergatik Egiako pasabidea

“Elkartasun Aleak” erakusketa Egiako pasabidean kokatzeak adierazi nahi du sustraitu eta gizarteari beren fruitua ematen dioten hazi edo aleak direla elkarteak. Sustraiak ez dira ikusten, lurpean egoten dira hazten eta handitzen, lurra “urratu” behar dute kanpora, airera, irten eta garatu ahal izateko.


SemillasSolidaridad totem SemillasSolidaridad2