Kutxa Kultur Gauak | UD-HA 2018

04 Abuztua 2018 20:00 – 01 Iraila 2018 20:00


Ud-ha programak berriro girotuko ditu udako gauak Tabakalerako terrazan, arte eszenikoekin, zinemarekin eta musikarekin. Kutxa Kultur-ek, musikan, artean, modan, antzerkian, dantzan... bertako talentu amateurra sustatzeko plataformak Kutxa Kultur gauak proposatzen du, magiaz eta talentuz betetako programa batekin gozatu nahi duten guztientzat.

Programazioaren bitartean, Kutxa Kultur izozki gozoak eta osasungarriak dastatu ahal izango dira.

 

Kutxa Kultur Gauak
Lekua: Tabakalera (zabaltza, 4. solairua). Donostia / San Sebastián
Larunbatetan, 20:00. Sarrera librea aforoa bete arte

 

Ane Leux | abuztuak 4a

2016/17ko Kutxa Kultur Musikan hautatua, oraingoan abeslari eta konpositore donostiarrak adiskideak batu ditu eta, berriro ere, xumeenaz hunkitzera gonbidatzen gaitu. info +

Labo Go |  abuztuak 11a

Arte eszenikoen programa garakide hau NODE eneatarrekin elkarlanean egin da eta dantza eta antzerkia taularatzen ditu fintasun handiz. info +

Jaso anaiak (Judith eta Fer) | abuztuak 18a

Solasaldi interaktiboa “Hermanos Jaso” Youtuber-ekin + Meet & greet

Estatuan jarraitzaile gehien duten youtuber hauek "Fama a bailar" saioko kolaboratzaileak ere badira. info +

Sara Zozaya |  abuztuak 25a

Bere abesti intimistak erraz entzuten dira teklatutik gitarrara egiten dituen aldaketei esker, eta batzuetan Itxaso Navarroren txeloaren behe-soinuek babestuta, bestela aterako ez litzaizkiokeen istorioak kontatzen ditu Sararen ahotsak.

Leonard Cohen, Mazzy Star edo Toe-ren bertsioak nahasten ditu beren artean. Gainera, Nerabe taldeko ahots nagusia izanik, taldearen abestiak ere sartzen ditu tartean bertsio beroagoetan. info +

RRUCCULLA | irailak 1

Musika elektroniko festibalaren eta Kutxa Kulturren arteko elkarlana.

RRUCCULLA. Barakaldoko ekoizlearen musika emozionala, harrigarria eta koloretsua da. Bertan modu naturalean nahasten dira popa, footworka, IDMa, hip-hopa, jazza eta math rocka. RUCCULLAren eskutik bakarrik zentzua duen konbinazio bat da, haur logika bati erantzungo balio bezala. info +


2018KKGAUAK videoWall