WGSNren aurkezpena SS19 & AW19/20 joerei buruz

21 Ekaina 2018 19:15 – 21:45


WGSNren hitzaldia, munduko liderra moda-joeren iragarpenean, Kutxa Kultur Moda eta Donostiako Modaren Klusterraren eskutik.

Horretarako bertan izango da Isabel Mesa, WGSNek Espainia eta Portugalerako duen Country Managerra, 2019 Udaberri/Udara eta 2019-2020 Udazken/Neguko denboraldiak birpasatuko dituena.

Modako enpresa baten jarduera egokia garatzeko eta erosketa eta salmentaren arteko oreka lortzeko gakoak aurkeztuko ditu. Halaber, emakumezko modaren iragarpenaz, kolore eta konbinazioez hitz egingo du, eta oinetako eta poltsetako funtsezko piezak aurreratuko dizkigu.

 

Ekainak 21, osteguna // 19:15-21:45
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera). Donostia / San Sebastián
Hizlaria: Isabel Mesa

Sarrera gonbidapenarekin
Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

WGSN

1998an Londresko mendebaldean sortua, WGSNek 14 herrialde baino gehiagotako profesionalak ditu. Mundu-mailako bere adituek epe labur eta luzerako joeren, kontsumitzaileen produktu eta ohituren jarraipena egiten dute 14 moda-kategoriaren bidez.
Munduko denda, marka eta fabrikatzailerik garrantzitsuenei laguntzen diete konfiantzaz lidergoa zertzen. Iragarpen argigarriak egiten dituzte, tokian tokiko iturriak eta ikuspegi globalak erabiliz.

Celebración de un desfile de modelos en el "Casino Gran Kursaal"
Artxiboa: Kutxa Fototeka / Argazkilaria: Marín, Pascual

KutxaKulturModa WGSN