Explorers Donostia, Irun, Errenteria, Zarautz, Beasain | 4-12 urte

02 Uztaila 2018 09:30 – 31 Abuztua 2018 14:00

 

Berriro ere lagunartean hizkuntzak praktikatzeko abian jarri gara. Ondo gozatuz eta primeran pasatuz ingelesa, taldean, gertuko giroan, hitz egiteko modua. Klaseekin eta jolas- zein hezkuntza-jarduera andanarekin, ingelesez naturaltasunez eta konfiantzaz hitz eginez. 

Eta guzti hau zera ahaztu gabe: UDARA DA ETA GOZATU EGIN BEHAR DA!

 

ADINA

4-12 urte (2014 eta 2006 bitartean jaioka, biak barne). 

DATAK ETA ORDUTEGIAK

Donostia Zentrua: Hilabete osoa: Uztaila (2tik 30era); Abuztua (1etik 31ra) // hamabostaldiak: uztaila (2tik 13ra eta 16tik 30era); abuztua (1etik 14ra eta 16tik 31ra).
Donostia (Amara, Benta Berri, Gros), Irun, Errenteria, Zarautz, Beasain: Uztaila (2tik 30era) // hamabostaldiak (2tik 13ra eta 16tik 30era).

9:30-14:00. Astelehenetik ostiralera, jaiegunetan ezik.

Haurtzaindegi zerbitzua aukeran: 9:00tatik 9:30etara.

Donostian eta Irunen, uztaila osoa aukeratzen dutenentzat, hamabostaldi bat ingelesez eta beste bat frantzesez egiteko aukera ere badago.

TOPAGUNEAK

DONOSTIA: Amara (Lacunza: Eustasio Amilibia, 14)) // Erdigunea (Lacunza: Artzain Onaren Plaza, 8) // Gros (Nafarroa Beherea Plaza) // Antiguo (Lacunza: Bertsolari Xalbador, 8)
IRUN: Lacunza: Jose Ramon Agirretxe, 1
ERRENTERIA: Lacunza: Xabier Olaskoaga Plaza
ZARAUTZ: Lacunza: Gipuzkoa kalea, 15
BEASAIN: Lacunza: San Inazio kalea, 19

HIZKUNTZA, TALDEAK eta EGITARAUA

8 eta 12 parte-hartzaile bitartekoak.
Izena emateko epea amaitzen denean, parte-hartzaileekin harremanetan jarriko da Lacunza, test baten bitartez ingeles-maila zehazteko.
Lacunza arduratuko da taldeak adinaren eta ingeles mailaren arabera antolatzeaz.
Jarduera amaitu ondoren, ikasleak ingeles ikastaroan izan duen bilakaerari buruzko txosten bat emango da.

Egitaraua: laster HEMEN.

PREZIOA

Gaztedi: 293 € /hilabetea; 171 € /hamabostaldia //Orokorra: 324 € /hilabetea; 181 € / hamabostaldia.
Haurtzaindegi-zerbitzua: 24 € /hilabetea; 12 € /hamabostaldia.
Barne daude: ikasmaterialak, sarrerak eta istripu-asegurua.

Gaztedi: Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak Kutxabanken.

Oharra: %70eko hobaridun sei leku eskainiko dira. Kontsultatu HEMEN bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

INFORMAZIOA

LACUNZA
T - 943 464 700 ¦ www.lacunza.es ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

IZEN EMATEAK

Apirilaren 3tik ekainaren 1era (uztailerako) eta ekainaren 29ra (abuzturako) hemen

Donostian edo Irunen uztaila osoa aukeratzen dutenentzat, hamabostaldi bat ingelesez eta beste bat frantzesez egiteko aukera ere badago.

Explore en français + Explorers English. Izena eman hemen!
DONOSTIA IRUN
Hilabetea Hilabetea