Explore en français Donostia, Irun | 4-12 urte

02 Uztaila 2018 09:30 – 30 Uztaila 2018 14:00


Berriro ere lagunartean hizkuntzak praktikatzeko abian jarri gara. Ondo gozatuz eta primeran pasatuz frantsesa, taldean, gertuko giroan, hitz egiteko modua. Klaseekin eta jolas- zein hezkuntza-jarduera andanarekin, frantsesez naturaltasunez eta konfiantzaz hitz eginez. 

Eta guzti hau zera ahaztu gabe: UDARA DA ETA GOZATU EGIN BEHAR DA!

 

ADINA

4-12 urte (2014 eta 2006 bitartean jaioka, biak barne). 

DATAK ETA ORDUTEGIAK

Hilabete osoa: Uztaila (2tik 30ra)
Hamabostaldiak: 1. hamabostaldia (2tik 13ra) eta 2. hamabostaldia (16tik 30era)

9:30-14:00. Astelehenetik ostiralera, jaiegunetan ezik.
Haurtzaindegi zerbitzua aukeran: 9:00tatik 9:30etara.

Uztaila osoa aukeratzen dutenentzat, hamabostaldi bat ingelesez eta beste bat frantzesez egiteko aukera ere badago.

TOPAGUNEAK

DONOSTIA: Lacunza: Artzain Onaren Plaza, 8
IRUN: Lacunza: Jose Ramon Agirretxe, 1

HIZKUNTZA, TALDEAK eta EGITARAUA

8 eta 12 parte-hartzaile bitartekoak.
Izena emateko epea amaitzen denean, parte-hartzaileekin harremanetan jarriko da Lacunza, test baten bitartez frantses-maila zehazteko.
Lacunza arduratuko da taldeak adinaren eta frantses mailaren arabera antolatzeaz.

Egitaraua: laster HEMEN

PREZIOA

Gaztedi: 293 € /hilabetea; 171 € /hamabostaldia // Orokorra: 324 € /hilabetea; 181 € / hamabostaldia.
Gaztedi: Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak Kutxabanken.

Haurtzaindegi-zerbitzua: 24 € /hilabetea; 12 € /hamabostaldia.
Barne daude: ikasmaterialak, sarrerak eta istripu-asegurua.

Oharra: %70eko hobaridun sei leku eskainiko da. Kontsultatu HEMEN bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

INFORMAZIOA

LACUNZA
T - 943 464 700 ¦   www.lacunza.es ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

IZEN EMATEAK

Apirilaren 3tik ekainaren 1era.
Explore en français. Aukeratu eta izena eman hemen!
DONOSTIA IRUN
Hilabetea Hilabetea
1. hamabostaldia 1. hamabostaldia
2. hamabostaldia 2. hamabostaldia

Uztaila osoa aukeratzen dutenentzat, hamabostaldi bat ingelesez eta beste bat frantzesez egiteko aukera ere badago.

Explore en français + Explorers English. Izena eman hemen!
DONOSTIA IRUN
Hilabetea Hilabetea