III. Kirol udalekuak Arotz-Enean

06 Abuztua 2018 00:00 – 11 Abuztua 2018 00:00


Astebeteko egonaldia lagunartean kirolaz eta aisialdiaz gozatzeko euskaraz, paregabeko ingurunean.

Jolasen bitartez kirol jarduera ezberdinak egingo dira, triatloia osatzen duten hiru kirolak izanik gehien landuko direnak: igeriketa, bizikleta eta korrika.

Izan ere, triatloia ezagutu, gozatu eta praktikatzeko aukera eman nahi zaie gazteei udaleku honen bitartez. Modu dibertigarrian triatloiaren diziplina bakoitza landu eta hauen arteko trantsizioak egiten ere ikasiko dute. Arratsaldetan, aldiz, aisialdirako unea izango da eta txangoak eta ekintzak burutuko ditugu tokian tokiko ingurunean: basoa, igerilekuko jolasak, multikirol txapelketa...

Azken egunean ikasitakoa praktikan jartzeko unea izango da, eta triatloi proba bat ospatuko da, kategorien araberakoa. Lehendabizikoa izango da askorentzat. Beraz, zirkuitu osoan zehar gidatu eta lagunduko diegu.

Eta, zein izango ote da aurten udalekuak agurtzeko aste osoan zehar prestatu eta burutuko duten ekintza? Haka dantza, bertso dantzatua, rap-a ... Ziur txundituta utziko gaituztela aurtengoan ere!

Udalekuen helburu nagusia lagunartea sortzea eta balioen transmisio-tresna izatea da, elkartasuna eta laguntasuna, izaera aktiboa eta positiboa, ahalegina, diziplina eta norbere burua hobetzeko grina, elkarlana, konpromisoa eta gizarte inklusioa, ohitura osasungarriak, besteak beste. Adin guztiei eta forma fisiko guztiei egokitutako ibilbideak eta ariketak prestatu ditugu, guztiek egin ahal izateko. KIROLARIA EZ DENAK ERE BADU TOKIA UDALEKU HAUETAN.

Heziketan eta udalekuen antolaketan eskarmentu handia duen lantaldeak antolatua: Kutxa Fundazioa, Nik Tri triatloi elkartea, Arazi eta Fitgüne.


Blog-era sartu


Adina

7-14 urte

Txanda

Abuztuaren 6tik 11ra (euskaraz)

Lekua

Arotz-Enea (Nafarroa)

Prezioa

Gaztedi: 211,50 € // Orokorra: 235 €
Gaztedi: Kutxabanken Gaztedi Plana edo kontuaren jabeak

Izen emateak

Martxoaren 6tik aurrera. IZENA EMAN

Informazioa

T- 943 833 641 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.niktri.eus


Aurreko edizioko bideoa. Esperientzia bikaina eta ahaztezina