Egin bidea.
Eragin aldaketa.

EMAN IZENA IRAILAK 7 > URRIAK 27

Larrialdi klimatikoa eta gizarte krisia denon ahotan daude egun, bai agenda publikoan, baita eragile sozialen agendetan ere. Etorkizun jasangarria lehen mailako erronka da. Gizartea aktibatzea ezinbestekoa da.

Hau guztia ez da berria. Baina agian ez gara jabetzen guztiok izan gaitezkeela aldaketaren parte. Zu bezalako gazteei zuzendutako eskaintza bat dugu. 6 hilabeteko jasangarritasun eta lidergo formakuntza-programa, Gazte Ekolider izatera iristeko.

Krisi egoera honen aurrean, ikusle ala eragile izan nahi duzu?

Trebatu jasangarritasunean eta lidergoan. Ekin eta pasa ideietatik ekintzetara. Izan gizarte eragile eta Ekolider sareko kide.

Gazte Ekoliderrak jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitza ibilbidea da. 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteak gizarte eraldaketaren sustatzaile izatea nahi dugu. Aktibista izatea. Ekolider bilakatzea.

Programa ezagutu

programa zehatza ikusi

120 ordu
6 hilabete (Azaroa - Apirila)

5 ezagutza bloke

01
Testuingurua
Klima
larrialdia
02
Pertsonak
Justizia
soziala
03
Ekonomia
Kapitalismo
berdea
aztergai
04
Planeta
Biodibertsitatearen
galera
05
Parte-hartzea
Ikusle
edo eragile?
3 ibilbide

01
Jasangarritasunaren
ikuspegi
holistikoa
02
Lidergo
kontzientea
03
Proiektuaren
garapena
>> SAIOEN ANTOLAKUNTZA

2 aurrez aurreko saio hilean:
12 astearte guztira. Donostian.
3 elkarbizitza asteburu:
egun eta erdiko egonaldiak
Online edukiak:
gaien testuingurua lantzeko.
Banakako lanketa

Azken Edizioa

2022—2023

Ekoliderren ahotan

Eman izena.
Aurtengo edizioan parte-hartu nahi al duzu?

Guztira 30 gazteek izango dute Gazte Ekolider formakuntzan parte-hartzeko aukera.

Matrikula:
300 €


Matrikulak barne hartzen ditu 120 orduko formakuntzako hizlari eta mentorizazioaz gain, 3 egonaldietako pentsio osoa, irteeretako desplazamenduak, asegurua, talde ekintza eta proiektua gauzatzeko laguntza ekonomikoa eta akreditazio diploma. Ordainketa bi zatitan gauzatu daiteke.


Parte-hartzeko baldintzak:

  • 20 eta 35 urte tarteko gazteak.
  • Pertsona elebidunak: euskaraz ulertzea.
  • Saioen %80ra etortzeko ahalmena.
EMAN IZENA

· Aukera ez galtzeko arrazoi gehiago ·

Esperientziak bizi

Egitarautik kanpo ekintzara bideratuta dauden jarduera ezberdinetan borondatez parte hartzeko aukera.

Saretu

Zu bezalako gazteak edota jasangarritasunaren arloan diharduten aditu eta profesionalak ezagutu. Saretu eta harremanetan jarri erronka planteatuko duten eragile eta elkarteekin zuzenean eta Kutxa Fundazioko talentuen programarekin.

Curriculum-a aberastu

Ezagutzetatik haratago, lan esparruan asko baloratzen diren gaitasunak garatu.

Kredituak eskuratu

UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak (UIK) ikastaroaren 120 ordu akademikoak jasoko dituen ziurtagiria (balio akademikoko 25 h. = ECTS kreditu 1).

Irakasle taldea

Unibertsitateko irakasleak, aktibistak, elkarteak, erakundeetako ordezkariak, adituak, mendizaleak… Hezitzaile talde anitzari esker, jasangarritasuna eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landuko dugu.

Gazte Ekoliderrak formakuntzaren inguruan zalantzak dituzu?

Jarri harremanetan

Etorkizuna gaurko erabakiek eta ekintzek zehaztuko dute. Izan zaitez eraldaketaren parte aktiboa. Izan zaitez Ekoliderra.

EMAN IZENA IZEN-EMATEA IRAILAK 7 > URRIAK 27