Kutxa Fundazioaren Patronatuko Gizarte Batzorde delegatuak 2017rako deitutako laguntzen hartzaile jo ditu 159 gizarte- eta kultura-proiektu, Gipuzkoako beste horrenbeste elkartek proposatuak. Martxoaren 31n, ostiralean, guztiei jakinarazi zien laguntza eman zitzaiela, eta lankidetza-hitzarmenaren sinadura iragarri zitzaien, emandako laguntza kobratzeko abiapuntua. Guztira 246 proiektuk eskatu zuten laguntzaren bat Kutxak egin duen honelako bigarren deialdian.