Kutxa Kultur Musika Kutxa Fundazioak sustaturiko programa da, musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko; programa hau 2013an sortu zen, gure lurraldean nabarmentzen ari diren talde edo bakarlarien hazkundea eta garapen profesionala bultzatzeko bokazioz. 2016an, Kutxa Kultur Tabakaleran sartuta, programa hau handiagotu egin da ekintza berriekin eta gune berezi bat gehituta.

Programa horren bitartez, sei musika-talde amateur hautatzen dira urtero, eta talde horiek babesten dira beren profesionalizazio-prozesuan lagunduz.

 

Deialdia irekita ekainak 9a arte.
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 


2017/2018 deialdiko oinarriak

     1.

Deialdi honetan Gipuzkoako talde edo bakarlari guztiek parte har dezakete, baldin eta diskografia-kontraturik indarrean ez badute. Ez da baztertzeko arrazoia lankidetza-kontratu, autoekoizpen edo lizentzia indarrean izatea.

     2.

Musika herrikoiak deiturikoetan (rock, pop, folk, egile, reggae, elektronikoa, jazz, heavy, funk...) sartzen diren proposamenak onartuko dira edo horien arteko bat-egite eta fusioak, kanpoan geratuko direlarik musika klasikoa edo ganbera-musika, hauek bai baitituzte beste lehiaketa batzuk Kutxa Fundazioaren jardun-ildoaren barruan. Proposamenen irudimena, talentua eta sormen-kalitatea balioetsiko dira.

     3.

Izena emateko epea ekainaren 9an amaituko da. Talde edo bakarlariek gutxienez bi gai bidali behar dituzte helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., mp3 edo beren youtube, bandcamp edo edozein streaming sistematarako link bidez, taldearen izen, harremanetarako datu, jatorri eta curriculumarekin.

     4.

Arlo honetako bertako eta estatuko profesional independenteek osaturiko epaimahaiak 6 proposamen aukeratuko ditu gutxienez.

     5.

Hautaturikoek lankidetza-hitzarmena izenpetuko dute Kutxa Fundazioarekin urtebeterako, eta bertan egonaldi bat eskainiko zaie honako mugarri edo une hauen arabera:

1.-2017ko uztaila-iraila

Bilerak egingo dira taldeekin bakoitzaren premiak detektatzeko eta honela, beraien proposamen artistikoaren arabera, beren proiektua garatuko dute, hor sartuta kontzertu-egutegia, diskografia-banaketa hala badagokie, press kit-ak egitea, hedabideentzako aurkezpenak... eta taldeekin adosturiko estrategia ezarriko da egutegi eta guzti.
Aukera eskainiko zaie entseguetarako lokala izan dezaten, hautaturiko taldeetako beste batekin partekatua, Kutxa Fundazioaren guneetan Tabakalerako laugarren solairuan, 2017ko irailaren eta 2018ko ekainaren artean.
Emanaldi bat programatuko zaie Donostia Kutxa Kultur Festibala 2017-n, irailaren 15 eta 16 artean.

 

2.-2017ko urria-abendua

Hautatuen artean detektaturiko premien arabera, prestakuntza emango zaie, musika-ekoizpen, autoedizio edo sare sozialetako komunikazioari buruzkoa. Justifikaturiko arrazoiengatik izan ezik, nahitaezkoa izango da bertaratzea.
Baita ere aukera eskainiko zaie edo zenbait gai grabatzeko Gipuzkoako estudio profesional batean, edo bideo klip profesional bat egiteko 1500 €-ko balioaz. Kasu batean nahiz bestean, Kutxa Kultur-en logotipoa jarri beharko dute ondo ikusteko moduan. Estrategiak atzeratzea gomendatzen ez badu behintzat, 2017ko abenduaren 31 baino lehen egin beharko dira horiek.
Denboraldi honetan Kutxa Kultur Plazan, Tabakalerako laugarren solairuan, emanaldi bat programatuko da, eta Kutxa Kultur Musika 2017/18 egonaldi honen barruan taldea aurkezteko balioko du.

 

3.-2018ko urtarrila-ekaina

Gutxienez lau emanaldi programatuko dira: bat Kutxa Kultur Klub-en eta hiru Katapulta Tour-en, hau Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaturiko programa da musika eta arte eszenikoen ekitaldiak eskaintzeko bertako talentuei Gipuzkoa osoan. Programa honetan hautaturiko taldeen parte-hartzea automatikoa da, Kutxa Fundazioaren eta erakunde honen artean izenpeturiko lankidetza-hitzarmenari esker.
Denboraldi honetan teaser edo bideo dokumental bat grabatuko da egonaldiari buruz, eta, Kutxa Kultur programan duen parte-hartzeari dagokionez, taldea aurkeztu eta sustatzeko izango da, sare sozialetan eta beste plataforma batzuetan zabalduz.

 

Egonaldiak irauten duen denboraldian, taldeek 2.400 €-ko ordainsaria jasoko dute hiru aldietan aipaturiko 6 emanaldiengatik, eta horretarako kontu korrontea izan behar dute Kutxabanken taldekide guztien izenean.

Hautaturiko taldeek, egonaldiak iraun bitartean, aholkularitza profesionalerako bulegoa izango dute Kutxa Kultur Fabrikan Tabakalerako laugarren solairuan, eta bulegoaren ordutegia, aurrez aurreko arretarako, astean lau ordukoa, taldeen premietara egokitzeko ahalegina egingo da. Bulego honen zereginen artean honako hauek daude: egoiliarren informazioa bidaltzea aldizkari digital, TB, diskografia-etxe, programatzaile eta jaialdietara; lege-aholkularitza eskaintzea kontratazioaz; argibideak ematea jaialdi, hedabide eta programatzaileekin harremanetan jartzeko; eta sare sozialetako komunikazioari buruzko aholkularitza.

Taldeei eskatuko zaie Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur Musika programarekin lankidetza jendaurrean aipatzeko sare sozialetan, kontzertuetan, irrati eta telebistetako elkarrizketetan, horiek egonaldi honi esker hitzartu edo programatu direnean.

     6.

Hautaturiko 6 taldeak prentsaurrekoan aurkeztuko dira Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan datorren 2017ko ekainaren 21ean.