Art Toys | erakusketa

17 Urria 2017 08:00 – 19 Azaroa 2017 23:59


Kontatzen dizudan moduan. Kontatzeko modu ezberdin bat. Jolasteko beste modu bat. Art Toy arte mugimenduarekin lotutako erakusketa.

 

Urriaren 17tik azaroaren 19ra
Lekua: Kutxa kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea
Ordutegia
Astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan: 8:00-22:00
Ostegunetan: 8:00-23:00
Ostiraletan: 8:00-00:00
Larunbatetan: 10:00-00:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-22:00

Art Toys

Ipuin klasikoak eta ipuin berriak; tradizionalak edota gaur egungoak. Orain dela hainbat eta hainbat urte egun ezagutzen ditugun ipuinak beste modu batera kontatzen ziren. Denborak aurrera egin ahala, ordea, aldatzen joan dira, gaur egunera egokitzen, eta bidean ipuin berriak sortu dira. Hori dela-eta, denetik aurki daiteke: irudimenezko istorioak, benetakoak, pertsonaia ugarirekin, publikoarekin lotura bilatzen dutenak, zerbait erakutsi nahi dutenak...

Art Toy, Egile Jostailuak izenaz ere ezaguna, da ondoren aurkezten ditugun argazki eta infografietako protagonista. Hain zuzen, istorio eta mezu jakin bateko pertsonaiak dira, berezko narrazioekin. Literatura, komikiak eta artean ere oinarritu daitezke. Sorkuntza garaikideak dira, eta amankomunean ezaugarri bat duten mugimendu edota korronte artistikoen parte da: jostailuen itxura edo estetika. “Jostailu” izaerako obrak, dagoeneko jostailu izateaz utzi diotenak artisten esku hartzea izan dutelako eta testuingurutik atera, eta jatorrizko betekizunetik askatu dituztelako –betiere “jolasteko” objektu gisa ulertuta, hitzaren esanahi tradizionalean– , helduen munduan murgiltzen dira artelan gisa, baina baita diseinua, dekorazioa edota bilduma-zaletasuna bezalako esparruetan ere.


 ExpoPlaza ArtToys1200