Donostia / San Sebastián. Historia de una cartografía

Asteartea, 14 Azaroa 2017 19:30

Beste liburuki bat, Kutxa Fundazioak argitaratua, aurkeztuko da jendaurrean datorren asteartean, azaroak 14an, Kutxaren Ruiz Balerdi Aretoan.

Kartografia-zientziak aukera ematen du Donostia hiriaren planta edo oinplanoak azken 500 urteotan izan duen garapena sumatzeko; izan ere, denbora horretan hainbat gorabehera historikok dramatikoki bete dute hiri donostiarraren denbora-lerroa, nabarmen eraginez bere hiri-fisonomian eta morfologian.
Kartografia-katalogazio honetan Gipuzkoako hiriburuaren plano eta mapen adibideetako batzuk agertzen dira, Donostiako inbentario orokorrean nabarmenenetakoak direnak, beraien ordezkagarritasun, berezitasun eta balio estetiko eta historikoagatik aukeratuak.

 

"Donostia - San Sebastián. Historia de una cartografía"
Azaroak 14, asteartea // 19:30
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua Tabakalera)
Sarrera libre aforoa bete arte
Aurkezpena egingo dute: Mikel Mendartek (Kutxa Fundazioa), Mª Asun Urzainkik eta idazleak berak, Javier Marichalar-ek.

Ediciones HistoriaCartografia1200